¡REAPERTURA DEL PAC DE SAN MARTIN!
— opaherriplataformak (@opaherriplataf) December 21, 2023
2024an IREKIKO DUGU! #247arretaduina #reaperturaPAC #EAGirekita pic.twitter.com/zngB24Soen
Euskal Autonomia Erkidegoa, 2023ko abenduaren 20a
Dakizuenez, azaroaren 2an San Martingo EAG berriro irekitzeko eskakizunarekin bildu ginen hemen.
Gaur, EAG itxita jarraitzen duela salatzeko itzuli gara, arduradunak seinalatu nahian eta berriro martxan jartzeko eskatzeko.
Etengabeko Arreta Guneak funtsezko 7zerbitzuak dira osasun-arretan, eta Gasteizko herritarrok, zerbitzu hori ixtearen ondorioak ordaintzen ari gara.
EAGeetan, osasun zentroetako ordutegitik kanpo artatzen gaituzte, osasun arazo larriak edo premiazkoak ez direnenean baina, itxaron ezin direnak.
Lehen Mailako Arretan jasaten ditugun itxaronaldiek (bi astekoak auzo batzuetan) Txagorritxuko Larrialdietan, orduak eta orduak zain egotera behartzen gaituzte ez baitugu beste tokirik joateko.
Osasun-zentroetan edo EAGeetan, jaso beharko genukeen arreta, ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan jasotzera kondenatzen gaituzte.
Ospitale bat eta haren larrialdi-zerbitzuak otitis, ziatika edo amigdalitis bat artatzeko lekuak al dira?? Zergatik ez dugu Etengabeko Arreta Gune pediatrikorik? Zergatik onartzen da hori? Zer bilatzen dute? Olagibeleko EAG ez da nahikoa Gasteiz bezalako hiri baterako eta Araba bezalako probintzia baterako.
Araba da, gaueko 12:00etan ixten duen EAG duen probintzia bakarra EAE osoan. Han lan egiten duten pertsonak lan bikoitza egiten ari dira. Hara joaten garen pazienteok bi aldiz ordu gehiago ematen ditugu zain.
Araban bigarren mailako herritarrak al gara? Haiek BERRANTOLAKETA deitzen diote. Guk MURRIZKETAK deitzen diogu.
Pixkanaka-pixkanaka egiten ari dira murrizketak, konturatu ez gaitezen. Baina, jakina, konturatzen garela, zuzenean sufritzen dugulako. Eta murrizketa horiek, eta kudeaketa horrek, eta utzikeri horrek, eta pribatizazio horrek ekarri du gaur egungo egoerarekin aurkitzea.
San Martingo EAG irekita behar dugu ta funtzionamenduan 24/7.
Eta Santiagoko larrialdiak berriz ere herritarren eskura egotea behar dugu.
Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari eskatzen diegu, ordezkatzen duten herritarrekin arduratzeko eta, hartutako neurri horiek guztiak atzera botatzeko.
Itzul gaitzatela osasun publikoa!!! Eta hau ez da negoziatzen! Premiazkoa da! Ez gara geldituko lortu arte!